lunes, 5 de octubre de 2015

Lehenengo hilabetea filosofian

Lehen hilabete honetan, behetik gora egin dut. Hasieran ez nuen ulertzen oso ondo nondik zihoazen tiroak, eta ez nekien zer galdetu, baina orain, denbora pasata, askoz hobeto nago, klasean parte hartzen dut gehiago, etxean badakit hobeto zer egin behar dudan eta askoz hobetu ulertzen diot Amaiari.

Hainbat gauza ikasi ditut, adibidez, DEMOKRAZIA zer den hobetu ulertu dut, eta konturatu nahiz, Espainia eta mundua orokorrean, nik pentsatzen nuen baino txarrago dago. Demokrazia deitzen dute baina ez da horrela, ez dekogu pentsamenduen askatasuna, ezta adierazpen askatasuna, eta honen ondorioa ASKATASUNA ez dekogula da. Ezin dugu esan guk pentsatzen duguna, eta esaten badugu txarto dago, orain zigortzen gaituzte guk pentsatzen duguna esaten badugu. Gobernuak, publizitatea... manipulatzen gaituzte, telebistan esaten dutena, guk, orokorrean, kasu egiten diogu, edo Rajoy-k esaten duenari, aukeratzen diogu gure gobernuan agintzeko, nahiz eta gauzak txarto egin.

Ere ikasi eta ikusi dut, Espainian ez dagoela justizia askorik. Politikariek dirua lapurtzen dute, eta askok oraindik kalean daude, eta gero herritar batek, hain txarto ez dagoen gauza batik kartzelara eramaten dute. Manifestazioak gaur egun ez dira askorako balio, baina ezin dugu gauza handiagorik egin, baina orain ezin dugu ezta manifestazioak egin.

Oso gustura nago klase honekin, eta filosofia egunak pasata, gehiago gustatzen zait, espero dut gauza gehiago ikastea kurtsoaren zehar. Asanblada gehiago egin nahi ditut kurtsoarekin, guk gara nolabait esanda, agintzen dugunak, eta asanbladak hauek egitea ondo daude aurrera jarraitzeko, D egunera heldu arte.