lunes, 23 de mayo de 2016

AMAIERA?

Hau da blog honen amaiera? Oraindik ez dakit. Blog hau baliogarria izan da ikasturte honetan filosofia beste ikuspuntu batetik ikusteko eta bide batez zerbait gehiago ikasteko.
Galdetuko duzue izenburuaren zergatia... Blog hau bereziki filosofiako gaiak lantzeko erabili dut eta hurrengo urtean ez nago zihur filosofia ikasiko dudan.
Nire ustez urte honetan egin duguna interesgarria eta erabilgarria iruditu zait.
Espero dut nire lanak gustatu izana. Hurrengorarte!!




viernes, 13 de mayo de 2016

MONTESQUIEU ETA JUSTIZIA-JOKUA

Gure taldeko arazoa munduko justizia falta da. Horren inguruan erlazionatuta filosofo asko daude. Nik Montesquieu aukeratu dut, eta horren inguruan informazioa bilatu ostean, jolas bat prestatu dut.

Hemen daukazue, sorte on!



Egin klik argazkian jolasteko!

martes, 10 de mayo de 2016

Jolasa asmatzen

Nire filosofoaren galdereekin joku online bat sortu dut barra honen bitartez.



Montesquieu


Bideo honetan azaltzen ditut hainbat gauza Montesquieuri buruz. Montesquieuk, bereziki, justizia defendatzen zuen. Botere banaketaren antolaketari buruz hitz egiten zuen ere.



lunes, 5 de octubre de 2015

Lehenengo hilabetea filosofian

Lehen hilabete honetan, behetik gora egin dut. Hasieran ez nuen ulertzen oso ondo nondik zihoazen tiroak, eta ez nekien zer galdetu, baina orain, denbora pasata, askoz hobeto nago, klasean parte hartzen dut gehiago, etxean badakit hobeto zer egin behar dudan eta askoz hobetu ulertzen diot Amaiari.

Hainbat gauza ikasi ditut, adibidez, DEMOKRAZIA zer den hobetu ulertu dut, eta konturatu nahiz, Espainia eta mundua orokorrean, nik pentsatzen nuen baino txarrago dago. Demokrazia deitzen dute baina ez da horrela, ez dekogu pentsamenduen askatasuna, ezta adierazpen askatasuna, eta honen ondorioa ASKATASUNA ez dekogula da. Ezin dugu esan guk pentsatzen duguna, eta esaten badugu txarto dago, orain zigortzen gaituzte guk pentsatzen duguna esaten badugu. Gobernuak, publizitatea... manipulatzen gaituzte, telebistan esaten dutena, guk, orokorrean, kasu egiten diogu, edo Rajoy-k esaten duenari, aukeratzen diogu gure gobernuan agintzeko, nahiz eta gauzak txarto egin.

Ere ikasi eta ikusi dut, Espainian ez dagoela justizia askorik. Politikariek dirua lapurtzen dute, eta askok oraindik kalean daude, eta gero herritar batek, hain txarto ez dagoen gauza batik kartzelara eramaten dute. Manifestazioak gaur egun ez dira askorako balio, baina ezin dugu gauza handiagorik egin, baina orain ezin dugu ezta manifestazioak egin.

Oso gustura nago klase honekin, eta filosofia egunak pasata, gehiago gustatzen zait, espero dut gauza gehiago ikastea kurtsoaren zehar. Asanblada gehiago egin nahi ditut kurtsoarekin, guk gara nolabait esanda, agintzen dugunak, eta asanbladak hauek egitea ondo daude aurrera jarraitzeko, D egunera heldu arte.

domingo, 27 de septiembre de 2015

Demokrazia, legeak eta 90-ren hamarkada.

Haien gazteria zen eta politikari buruz soilik pixka bat zekiten, terrorismoa zegoen, ETA-ren hilketak, Irak-en gerra egon zen, drogak agertu ziren...
Evaristok esaten du: "Le llama democracia y no lo es." Arrazoi osoa du, jendea boskatzen du eta aukeratzen ditu nork gobernatzea baina gero demokrazia badirudi ez dagoela, ez dute kasurik egiten jendeari eta botere banaketa ez dago ondo banatuta.
Morala da, adibidez, normak dira baina ez dira guretzako derrigorrezkoak, legala, beste norma batzuk dira, norma legalak, gobernuak imposatzen ditu eta guretzako derrigorrezkoak dira.
Mordaza legea, PP-k inposatutako lege berria da, eta hiritarrek arau batzuk bete behar ditugu, ez baditugu betetzen, multak jasoko ditugu, 600.000 euroko multak jaso ahal ditugu.

MORDAZA LEGEA  Bideo honek Mordaza Legea azaltzen du.

Bideo honetan azaltzen da ETA-ren hilketa oso famatu bat, Miguel Angel Blanco-rena. (1997). ETA-ren amaiera ekarriko zuen hilketa hau.